Militarrak Debagoienean: Kanpanzarren dihardute maniobrak egiten

Nati Arrieta Larrañaga 2006ko irailaren 27a

Ehun soldadutik gora agertu dira Kanpazarren. Lekuko batek Arrasate Irratiari kontatu dionez, goizeko 11:00etan iritsi dira Kanpanzarrera, armak eskuetan zituztela. Angiozarrerako bidea hartu dute eta itxuraz, gure ibarrean egingo dituzte gaurko maniobrak.

Goizean abisatu digu debagoiendar batek militarrak Kanpanzarren zeudela esanez. Sustatun eman genuen maniobren berri hilaren 26an. Gaur heldu dira Debagoienera.

Azpeitia eta Zumaia artean eta Berriatua eta Ondarroa artean Espainiako Armadako ehunka soldadu maniobra militarretan dabiltzala jakin genuen Imanol Muruak bidalitako mezu batean. Gerora, Otxandiotik Gasteizera bitartean, Abadiñon, Itsasondoko Udalera ere abisua heldu da, Galdakaon zehar ere ibili dira, Asuan (sondika alboan) eta Unben (erandio eta urduliz artean), Aiaraldean eta Laudion... Eta orain Debagoienean.

Ur Gorostiagak ere eman zigun maniobren berri. Ez oraingoekin lotuta, baiña bai Baionan izaten direnen berri emanez.

Laster informazio gehiago

Goienako kazetari bat joan da maniobrak egiten diharduen lekura. Arrasate Irratiak konexioa egingo du Goienako kazetariarekin, telebistako albistegian ere landuko da gaia eta Goienkariarako ere landuko dugu. Goiena.ne-en edozein berri delarik ere sartuko dugu jakin bezain laster.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak