Kasu hauetarako arau espezifikorik ez dagoenez, araudiaren ezarpen gehigarria erabili dute. Gehigarri horren arabera, Mankomunitateko presidenteordeak hartu behar du kargua presidente berria aukeratu bitartean. Presidente berriaren aukeraketa egin behar da presidentearen kargu-uztearen jakinarazpena egin eta hamar egunetara, gobernu batzar baten bidez.
Jakinarazpen hori gaur edo bihar iritsiko da Mankomunitatera. Ondorioz, gaurko deituta zegoen ohiko gobernu batzarra atzeratu egin dute eta datorren astean egin dezakete batzar hori, ezohiko deialdian.
Gobernu batzarra
Ibarreko hamasei alkate eta zinegotzik osatzen dute Mankomunitateko Gobernu batzarra. EAJk du erabateko gehiengoa 10 botorekin. EAJ eta EAren arteko hitzarmen baten arabera EAJrena izango da Mankomunitateko presidente kargua eta EArena presidenteordearena.
Oraindik ez dute jakinarazi zein izango den EAJren hautagaia Mankomunitateko presidente kargurako.