Jatetxean bi jangela dituzte, 150 eta 80 pertsonarentzako. Barra bat ere badute pintxo eta ardo aukera zabalarekin.
Menu ezberdinak eta karta
Jangelan familia arteko edo negozio-bazkarietarako toki erreserbatuak dituzte, jateko aukera handia eskaintzen dutelarik: menu ezberdinak, karta... Beti ere lehengaien kalitatea aintzat hartuta eta sukaldaritza klasikoan oinarrituta, modernitate ukitu batekin.
Jatetxearen Interneteko txokoa bisitatu nahi izanez gero, hemen helbidea: www.goiena.net/blogak/tabernaberri