Aurtengo Nafarroa Oinez egunean lan egiteko jendea behar dute

Usoa Agirre 2006ko irailaren 26a

Urriaren 15ean egingo da aurtengo Nafarroako ikastolen jaia Beran. Egun horretan 2.000 bat pertsonen laguntza beharko dute eta deia luzatu dute nahi dutenak laguntzera joan daitezen.

Batez ere bi batzordetan behar dute laguntza:

  • Ibilbideko zainketa-garbiketa (500 pertsona inguru).
  • Ostalaritza (1000 pertsona inguru).

Lan orduak eramangarriak izateko, bi txanda prestatu dituzte: 9:30etik 15:00etara eta 14:30etik 19:30era.

Laguntzera joan nahi izanez gero, hemen duzue harremanetan jartzeko bidea:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak