Lehen faseko alzheimer gaixoendako zerbitzua aurki ibarrean

Jon Berezibar 2006ko ira. 25a, 16:20
Alzheimer gaitza dutenentzako estimulazio tailerra zabalduko dute laster Bergaran, Debagoienari eta Soraluzeri zerbitzua emateko. AFAGI erakundeak abiatuko du tailerra Aldundiaren laguntzarekin, eta San Joxepe egoitzako instalazioak erabiliko dituzte horretarako.

Hilabete barru sinatuko dute hitzarmena AFAGIk eta Aldundiak, Nekane Larrañaga elkarteko gizarte laguntzaileak aurreratu bezala, eta beste hilabete beharko dute Debagoieneko zerbitzua prest izateko. Tailerra ez da eguneko zentroa izango, hala ere. Gaixotasunaren lehenengo fasean daudenentzako jarduerak egingo dituzte San Joxepeko egoitzan, AFAGIko bazkide izan edo ez.

Lokala aukeratuta

Hitzarmena sinatzeko bidean badago ere, San Joxepeko instalazioak erabiliko dituztela ia segurua dela aurreratu du Larrañagak. Bertan, tailerraz gainera, senideak artatzeko gelak izango dituzte eta bestelako jardueretarako ere. Bertara joateko autobus zerbitzua egongo dela ere aurreratu dute. Era berean, elkartetik jakinarazi dute, planifikatzen hasteko, zerbitzuan interesa dutenek AFAGIrekin harremanetan jar daitezkeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak