Eguraldi aldaketa Debagoienean Gordon urakanaren eraginez

Maialen Gonzalez 2006ko irailaren 21a

Tenperatura ona den arren, gradu batzuk jaitsi dira. Euria eta haizea heldu dira gurera. Hala ere, gure ibarrean ez dugu kalte nabarmenik nabaritu.

Iragarrita zegoen moduan, haizea izan dugu gurean gaurkoan, eta baita euri apur bat ere. Ondorioz, Gordon urakanaren eraginak ere nabaritzen ari gara debagoiendarrok.

Aretxabaletan, esaterako, Udaletxe ondoko zuhaitz baten adar bat jausi da errekara. Oñatin ere, obra batean ballaren bat jausi da, baina bi gertaera horiek garrantzia gabekoak izan dira.

Biharko ordea, egoeraren hobekuntza bat dago iragarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak