Lehiaketarako webgune bat prestatu dute. Bertan jasoko duzue lehiaketaren gaineko informazio guztia eta argazkiak ere bertatik bidal daitezke. Argazkia 1975 urtea baino lehen Euskadin ateratakoa izan behar da.
Zure argazki zaharrak digitalizatzeko modurik ez badaukazu, eskanerra dagoen KZguneren batera hurbil zaitezke.
Sariak hilero
Webgunean argitaratuko dituzte argazkiak eta argazkirik onenak sarituko dituzte hilero. Gero horiek aukera izango dute azken saria lortzeko.
Sarien artean daude:
- Argazki kamara reflex digitala.
- Inprimagailua
- Bideo kamera
- Bidaiatzeko maleta-jokoa
Hewlett Packard eta Euskadiko Kutxaren laguntzarekin antolatu dute lehiaketa.