DEBARROA proiektua aurkeztu dute Elgetan

Maider Arregi 2006ko irailaren 14a

Gaur, irailak 14, aurkeztu dute, landa ingurua bultzatzeko DEBARROA proiektua Espaloia Kafe Antzokian. Debabarreneko eta Debagoieneko Landa Garapen elkarteek bultzatutako ekimenak administrazioaren babes handia jaso du. Tartean, Juan Jose Ibarretxerena.

Lehendakariak baserritarren lana goraipatu gura izan du gaur Elgetan. Debarroa proiektuaren aurkezpena jendetsua izan da. Baserritarrek Debagoieneko, Debabarreneko, Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako politikariekin bat egin dute. Gonbidatu nagusia, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria. Elgetako herriko plazan egin diote harrera guztiek. Eta handik Espaloia Kafe Antzokira.

Landa ingurunea

Debarroa osatzen duten eskualdeen %80 da landa ingurunea. Hala ere, zonalde horiek ezezagunak direla aipatu du Juan Carlos Zuloagak, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako zuzendariak. Eta horixe Debarroa proiektuaren helburua. Debemen eta Deba Garaia landa garapenerako elkarteen bitartez landa inguruarekiko sentsibilizazio kanpaina abiaraztea.

Debarroa proiektua Debagoienean eta Debabarrenean jarri dute martxan. Edonola ere, beste eskualde batzuendako erreferente bihurtu daiteke. Debarroako aurkezpen ekitaldia amaitzeko Gurutze Beitia aktore ezagunak emanaldia eskaini du. Garaiak aldatzen doazen arren, euskaldunon sustraiak baserrian daudela gogorazi du umorez.

Artemanek antolatu du Elgetako Ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak