Orain bi urte sortu zituen Goienak bere lehen blogak, orduan ustez merkatuan zen sistemarik onenarekin. Informatika mundua abiada bizian doa, ordea, eta egun pixkanaka hazten doan blog komunitate hori berritzeko beharra sumatu dugu.
Horregatik, komunitateko blogariei ikastaroa eman diote Goienako telematika sailak gaur, irailak 12. Tartean blogari pertsonlak eta komertzialak izan dira.
Pozik agertu dira gainera. Izan ere, sistema berria errazagoa baita eta abantaila gehiago baititu. Esaterako flickr argazki biltegi erraldoia edota youtube bideoak kargatzeko biltegia erabiltzeko aukera.
Goiena.net-eko blog pertsonalak
Goiena.net-eko blog komertzialak