'Etxean bezala' kanpaina aurkeztu dute Udal Euskaltegiek

Goiena 2006ko ira. 13a, 13:15
Udal euskaltegien publizitate kanpaina berria aurkeztu zuten atzo, irailak 12, Eskoriatzako udaletxean. Aretxabaleta, Eskoriatza eta Arrasateko udal euskaltegiak batu dira kanpaina berriaren aurkezpen ekitaldian. Udal euskaltegien kanpaina Artemanek eraman du aurrera.

Irudi eta lelo erakargarriak erabiliz erakutsi dute udal euskaltegia dela euskara ikasteko modurik gertukoena, erosoena eta errazena.

Etxean bezala kanpaina

Kanpaina berriak hainbat euskarri izango ditu. Mezu bera zabaltzeko kartelak, esku-orriak, prentsa iragarkiak eta egutegiak erabiliko dituzte besteak beste. Baina, horien guztien gainetik, aurten garrantzi berezia eman gura diote Interneti.

www.udaleuskaltegiak.net webgunearen bitartez Udal Euskategien informaziorik osatuena jarriko dute herritarren eskura. Gainera, urteko matrikula bat ere zotz egingo dute urrian.

Kanpaina berriren aurkezpen ekitaldia amaitzeko Arrasateko Udal Euskaltegiko ordezkari Iñazio Lakuntzak hartu du hitza. Izan ere, aurten 25 urte bete ditu euskaltegi horrek. Arrasateko alkateak gogoratu du euskararen erabilera gero eta esparru gehiagotara iritsi arren oraindik zer egin ugari dagoela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak