Lehiaketan parte hartzeko edo ikusle gisara joateko bi modu daude:
- 943 01 17 80 telefonora deituta.
- mihiluze@eitb.com helbidera idatzita.
Parte hartzaile bizkorrak, ausartak, eta drogosoak behar dituzte. Proben artean, jada ezagunak bihurtu diren klasikoak mantenduko dira (tribuaren berbak, potokumeak, esamesak, ), berbalibreak (antzezpenak) desagertu egingo dira eta proba berriak egongo dira.
Berrikuntzak
- Egunerokotasuna: lehiaketa astelehenetik ostegunera izango da ikusgai ETB-1en.
- Bikoteak izango dira nor baino nor.
- 1.000 euro jarriko ditu jokoan egunero.
- Ordu erdi iraungo du lehiaketak.
Aldaketak aldaketa, oraingoan ere lehia eta umorea izango ditu oinarri.