Kurtso hasiera Arizmendi ikastolan

Usoa Agirre 2006ko ira. 6a, 11:42
Arizmendi Ikastolak hasiera eman dio 2006-2007 ikasturteari. Jose Arana, Basabeazpi eta Umezaintzako guneetako ateak zabalik daude irailaren 1a ezkero, baina gainontzeko ikasle gehienek irailaren 11n hasiko dute ikasturtea.

  • Lehen Hezkuntza: irailaren 11n.
  • DBH: irailaren 8an aurkezpena eta klaseak 11n egun osoz.
  • Batxilegoan: irailaren 11n aurkezpena eta 12an normal hasiko dira.
  • Lanbide Heziketa:
    • 2. maila: irailaren 11n.
    • 1. maila: irailaren 15ean.

Egun osoko klaustroa egin zuten langileek

Arizmendi Ikastolako langileentzat ere ikasturte hasiera desberdina izan da: aurten egun osoko klaustroa egin dute. Bertan, lankideekin egoteko aukera izateaz gain, Arizmendi Ikastolako Hezkuntza Proiektuaren planteamendu berria ezagutzeko aukera izan zuten.

Ondoren, Oihulari Clown taldeko Virginia Imazek ordura arte entzundako guztia umorearen ikuspuntutik aurkeztu zuen. Eta, amaitzeko, Arizmendi Ikastolako antzerki taldeak antzezlan bat aurkeztu zuen lankideei barre-algara ugari eraginez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak