Bergara Hiria jokatuko dute gaur eta bihar; domekan, berriz, Arrasate Hiria

Xabier Urtzelai 2006ko irailaren 1a

Irailaren 9an, datorren asteburuan, hasiko du Preferenteak denboraldi berria, eta ibarreko taldeak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan. Etxeko lanak behar bezala egiten ez dituenak garesti ordainduko du hori. Eta, asteburuan izango dute zaleek talde bakoitzak zer nolako itxura eman dezakeen ikusteko lehenengo aukera.

Bergara Hiria da aurre-denboraldiko lehenengo torneoa, eta Bergarak eta Antzuolak atzo egin zuten estreinaldia. Gaur, berriz, Mondrak eta UDAk neurtuko dituzte indarrak (18:00, Agorrosin). Eta bihar bi norgehiagoka horietako irabazleek jokatuko dute finala, hori ere 18:00etan. Berez, aurten Preferentean lehiatuko diren bi taldeek abantaila izan beharko lukete torneo horretan. Horrelako partiduetan, baina, edozer gerta daiteke; gainera, entrenatzaileek probak egiteko erabiltzen dituzte norgehiagoka horiek.

Arrasate Hiria, domekan

Eta atsedenerako asti barik etorriko da Arrasate Hiria txapelketa. Domeka arratsaldean (16:30, Atxabalpe) hasiko dute hiruko txapelketa. Hala, ordu horretan jokatuko dute Aloñak eta UDAk lehenengo zeingehiagoka. 17:30ean etorriko da Mondraren eta oñatiarren arteko zeingehiagoka, eta ordubete geroago, 18:30ean, jokatuko dute Arrasatekoek eta Aretxabaletakoek. Hala, gain-gainean dagoen denboraldi berriari begira, ikusi egin beharko da zeinek ematen duen talde itxura txukunena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak