Debagoiena ere Zinemaldian egongo da

Leire Kortabarria 2006ko abuztuaren 29a

Debagoienarekin zerikusia duten bi film emango dituzte aurtengo Donostiako Zinemaldian: batetik, Mireia Gabilondo bergararrak zuzendutako Kutsidazu bidea, Ixabel, eta, bestetik, Elgetan filmatutako Bosque de sombras.

Debagoienarekin lotutako bi film horiek Zabaltegi-Zuzendari Berriak atalean aurkeztuko dituzte. Bi sari egongo dira jokoan: Altadis-Zuzendari Berriak eta Gidoilari Berrien Montblanc sariak. Denetara, 18 film emango dituzte sail horretan, munduko herrialde askotakoak.

Kutsidazu bidea, Ixabel filman, Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek izen bereko nobela ezaguna moldatu dute.

Bestetik, Koldo Serra bilbotarrak Elgetan filmatu zuen Bosque de sombras. Gary Oldman eta Aitana Sanchez-Gijon dira protagonistetako batzuk.

Hemen duzue Zinemaldiaren gaineko argibide gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak