Eguaztenean aurkeztuko dute autobus zerbitzu berritua

Leire Kortabarria 2006ko abuztuaren 28a

Debagoieneko autobus zerbitzu berritua irailaren 1ean hasiko da. Horren nondik norako guztiak argitzeko, aurkezpen bat egingo dute Foru Aldundiko arduradunek eta udal ordezkariek. Etzi, eguaztena, izango da, Monterron jauregian, 11:00etan.

Debagoienak autobus zerbitzu indartua izango du laster. Horretarako, maiztasuna handitu dute eta, kasu batzuetan, baita bizkortasuna ere. Aurrerantzean, Debagoienak lotura hobeak izango ditu, bai herrien artean, bai hiriburuekin ere.

Lehenengo aurkezpena Donostian egin zuten arduradunek uztailaren 28an, baina orain ibarrean bertan aurkeztuko dituzte asmo berriak. Arrasaten izango da, Monterronen, etzi, eguaztena, 11:00etan.

Hemen duzue zerbitzu berriaren gaineko informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak