Zerbitzu eta linea berriak
- Arrasate eta Bergara Donostiarekin 50 minutuan lotuko dituzten zerbitzuak
- Bergara, Oñati, Zumarraga, Antzuola eta Bergara arteko linea biribila. Renfe eta Eusko Treneko zerbitzuekin lotura izango dute.
- Eibar eta Eskoriatza: A-1 autobidetik egingo dute tarte hori.
- Leintz Gatzaga eta Elgeta, lotuta egongo dira taxi-bus zerbitzuaren bidez.
Maiztasun berriak
Maiztasun handiagoa Arrasate-Donostia, Eibar-Eskoriatza eta Oñati-Arrasateko autobus zerbitzutan.
Bestalde, ibilgailu berriak eta gidari gehiago jarriko ditu Pesak. Debagoiena eta Gasteiz, Iruñea eta Bilbo lotzen dituzten zerbitzuak ere indartuko dituzte.