Une honetan, bataz beste, 22 gradu daude Debagoienako hainbat herritan. Gainera zenbait tokitan euri tanta mardulak ere hasi dira. Argazkian ikusi daitekeen moduan laino beltzak ere ugarituz doaz.
Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera, datozen orduetan, tenperaturen beherakada nabaria izango da eta ekaitz guneetan haize bolada gogorrak ere izango dira.
Bihar goizaldean ezegonkortasunak jarraituko du eta ekaitz arriskua izango da. Egunean zehar eguraldiak hobera egingo du urdingune politak zabalduz. Haizea, iparraldetik indar gutxirekin etorriko da eta tenperaturak ez du aldaketa nabarmenik jasango, 25 graduko tenperatura maximoekin.