Goienak etenaldia egingo du oporretan

Maider Arregi 2006ko uzt. 28a, 15:33
Iritsi dira udako oporrak, eta Goienako langileok jai hartuko dugu. Abuztu bukaera arte ez da albiste berririk izango Goiena.net-en. Hala ere, Goiena.net-eko erabiltzaileek berdin berdin parte hartu dezakezue gure blog komunitatean. Ekitaldiak ere ugari izango dira abuztuan, eta Goiena.net-eko egutegian izango duzue guztiaren berri. Abuztuaren 28an etorriko da bueltan Goiena.net-eko albistegia. Opor on guztioi!

Goiena.net-eko blogak eta agenda

Goiena.net-eko blogak eta agenda

Ez da albiste berririk izango abuztuan zehar Goiena.net-en. Hala ere, agendan hainbat ekitaldi daude abuzturako. Ekitaldi horien guztien berri izango duzue Goiena.net-eko agendan.

Blog komunitatea ere zabalik izango da abuztuan. Animo eta parte hartu bertan!

Goiena Telebista

GOITB irailaren 4an itzuliko da albistegi eta programazioarekin. Gainera, urritik aurrera zenbait programazio berri izango dira ikusgai GOITBn.

Arrasate Irratia

Arrasate Irratia abuztuaren 31n itzuliko da Uda Giroan saioaz. Abuztuan, musika izango da nagusi. Mota guztietako abesti eta abeslariak entzun ahal izango dituzu. Ordu bakoitzeko musika aproposena entzungai.

Goienkaria

Abuztuan zehar ez da Goienkaria-rik egongo, bertako lankideek jai egingo baitute uztailaren 21etik abuztuaren 24ra. Hala ere, Goienkaria kalean izango da berriro irailaren 1ean.

Asteleheneko Goienkaria-ko lankideek ere jai egingo dute. Irailaren 4an irtengo da hurrengo alea.

Administrazioa

Abuztuan 28an itzuliko dira administrazioko langileak. Hauxe izango duten ordutegia:

Goizez: 09:00-13:00

Arratsaldez: 14:00-18:00

Telefonoa: 943 79 21 00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak