Bidali zure argazkia Udako Argazkien II. Lehiaketara

Maider Arregi 2006ko uzt. 28a, 13:36
Debagoiendar askoren udako argazkiak jaso ditu dagoeneko Asteleheneko Goienkariak. Hala ere, irailak 18ra arte argazkiak bidaltzeko aukera dago.

Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza da udako argazkiak izatea, aurtengo udakoak zein beste uda batekoak eta inoiz argitaragabeak. Bestalde, koloretan zein zuri-beltzean izan daitezke eta parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar.

Nola eta non aurkeztu

Argazkiak aurkeztu ahal izango dira paperean edo digitalizatuta -hala izanez gero, paperean erreproduzitzeko moduko bereizmen eta kalitatearekin-.

Argazkiak bidali ahal izango dira e-postaz argazkiak@goiena.com helbidera edo Goienak dituen bulegoetara eraman:

  • Arrasaten, Saiolan eraikina, Nafarroa etorbidea 2, 20500.
  • Bergaran, Irizar jauregia, Barrenkalea 33, 20570.
  • Aretxabaletan, Durana kalea 11, 2. solairua, 20550.

Argazkiak egoitzotara eramanez gero, gutun-azal batean sartuta (egilearen izen-abizenekin), CD batean edo argazki digitalak gordetzeko beste edozein euskarritan eta JPG formatuan.

Bost argazki gehienez

Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere bost argazki bidali ahal izango ditu. Gainera, argazki bakoitzarekin batera adierazi beharko dira: egilearen izen-abizenak eta nongoa den, adina, harremanetarako telefonoa eta argazkiaren deskribapena, hau da, noiz eta non ateratakoa den, zer edo nortzuk agertzen diren, eta abar.

Argazkiak argitaratuko ditugu astero

Astero argitaratuko ditugu parte-hartzaileek bidalitako argazkiak Asteleheneko Goienkaria-n. Azken sorta irailaren 25ean argitaratuko da. Argazki asko jasoz gero, –iaz gertatu bezala–, ez dira guztiak argitaratuko; aukeraketa bat egingo da, baina lehiaketarako argazki guztiak hartuko dira aintzat. Bestalde, www.goiena.net/blogak/argazkiak fotoblogean ere egongo dira ikusgai argazkiak.

Sari mundialak

Epaimahaiak baloratuko ditu, besteak beste: gaia, kalitatea, originaltasuna, momentua, bizitasuna...

Eta hiru sari potolo banatuko ditugu:

  1. (Kiñu argazki dendaren eskutik) Olympus E-500 reflex argazki kamera digitala –zortzi milioi pixel, bi objektibo aldagarri: Zuiko digital 14-45 mm eta 40-150 mm, flash-a, 2,5 pulgadako HyperCrystal LCD pantaila–.
  2. Hotelean gaua pasatzeko Talon Plan Card txartela
  3. Bi lagunendako bazkari/afaria Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak