Besteak beste, Euskal Dantzarien Biltzarraren Hegoaldeko atala sortzeko lan handia egin zuen. 1992an jubilatu zen eta Donostian bizi izan zen, erabat ahuldu eta Loiolako komentura joan arte.
Iazko maiatzean omenaldia egin zioten Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, hamarkadetako lana eskertuz.
Josemari Velez de Mendizabalek liburua osatu zuen orain urte gutxi Barandiaranen biografiarekin.
Euskaltzain urgazle
1961eko abuztuaren 25ean izendatu zuen Euskaltzaindiak Barandiaran euskaltzain urgazle. Ordurako nazioarteko hainbat kongresutan parte hartua zen. Euskal aditzari buruzko liburuak, r kontsonantearen gainekoak, euskararen osaketaz edota dradibikoaren eta euskararen arteko antzekotasunen inguruan idatzi zuen Barandiaranek.