Kalteak eragin ditu bart gaueko ekaitzak

Goiena 2006ko uzt. 19a, 12:15
Oso zakar jo du ekaitzak gauean, haizea eta euria egin ditu batera. Lanerako bidean ikusi ditugu errepidean lur multzoak sortu dituela ekaitzak hainbat tokitan, baina errepideak garbi daude eta ez dago arazorik. Hala ere, gauean izan dira zenbait arazo.

Arrasaten

Arrasaten

Arrasaten argia joan da bart behin baino gehiagotan. Horrek, besteak beste eragina izan du Makatzena auzora ura igotzeko bonbetan. Ondorioz, ur barik egon dira zenbait ordutan. Goizeko lehen ordutik dabiltza udaleko langileak hori konpontzeko behar direnak egiten.

Mondragon hotelean ere kalteak utzi ditu ekaitzak terrazan. Han eguzkitarako dituzten parasolak bota eta hainbat apurtu ditu. Handik gertu, Zaldibar pilotaleku inguruan haizeak arbola mehe bat ere apurtu du.

Arbolapetan dagoen zuhaitzaren hainbat adar ere apurtu ditu haizeak eta udaletxeko brigadako langileak ibili dira goizean adar horiek mozten.

Zarugalde kalean teilatu zati bat ere bota du haizeak.

Bezeroen Arreta Zerbitzuan internetik gabe gelditu dira eta ezin dute lana normaltasun osoz egin oraingoz.

Bestela, udaletxeko zerbitzuetako sailetik adierazi digute Arrasaten beste hainbat kalte izan direla, baina oro har ez dela ezbehar handirik sortu.

Eskoriatzan

Eskoriatzako Apotzaga auzoan baserri batean egin berri zegoen blokezko horma bat bota du haizeak.

Aramaion

Aramaioko Untzila auzoko errepidean ere izan da ezustekorik. Haizeak zuhaitz bat atera du errepidera.

Elgetan

Argia joanda egon da tarte baten. Aparteko arazorik ez, ez bada Torrealdeako garabia zarataz egon dela gauez. Bertako bizilagunek jakinarazi digute nahiko eragozpen eragiten dituela sortzen duen zaratak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak