Etxeetako postontzietan dabilen iruzurrarekin kontuz ibili beharra

Maialen Gonzalez 2006ko uzt. 18a, 17:21
Sari bat gure zain dagoela esaten digute, eta jasotzeko telefono zenbaki batera deitu behar dugula. Azkenean, dena iruzur hutsa da.

Etxeko postontzira Mensaexpress garraio enpresako halbaran bat heltzen zaigu eta esaten digu opari bat dugula jasotzeko. Etxerako zinema sistema bat irabazi dugula, alegia. Lehendabizi 902 telefono zenbaki batera deitu behar dugu. Batzuk lortzen dute; beste batzuk, ordea, musika bat entzuten jartzen dituzte. Hori bai, bitartean telefono deia ordaintzen ari dira.

Operadore batekin hitz egitea lortzen denean, azaltzen du oparia jasotzeko hitzaldi batera joan eta galdera batzuei erantzun behar zaiela: lehenik, ea ezkondua ala ezkongabea zaren; bigarrenik, ea zein den zure soldata eta hirugarrenik eta azkenik, ea oporretan hotelera joaten ote zaren.

Galdera horiei erantzunda, eskatzaileak 1.500 euro baino gutxiago irabazten badu, hitzaldira ez joateko esango diote, ez baitu saria irabazteko aukera izango. Diru hori irabazten badu, ordea, hitzaldira gonbidatuko dute.

Jabeko anitza duten etxebizitzak

Azken helburua, jabego anitza duten etxebizitzak saltzea da. Hau da, etxe bat erostea urtean aste betez disfrutatu ahal izateko. Hala ere, erosleak ezin du erabaki urteko zein astetan izango duen eskura.

Kontsumitzaileen bulegoaren laguntza

Kontsumitzaileen bulegoaren esanetan, kasu gehienetan lortzen dute produktua saltzea. Badago, hala ere, sinatu ondoren atzera egiteko aukera. Izan ere, norbaitek hobeto pentsatu eta ez erostea erabakitzen badu, 10 egun ditu ezetza emateko. Eta horretarako, kontsumitzaileen bulegoak tramiteak egiteko laguntza emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak