Errektore berria MUn: Josu Zabala Iturralde

iban arantzabal 2006ko uzt. 14a, 12:13
Azkoitin jaioa eta Okzitaniako Tolosan doktore tesia egindakoa. Ikerlanen ere jardun zuen lanean eta azkenengo urteetan Fagor etxetresnetako kudeatzaile izan da. Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseilu osoaren babesa izan du izendapenak. Iñaxio Oliveriren lekua hartuko du azaroan.

Biak jardungo dute lanean otsaila bitartean. Izan ere, Inaxio Oliverik otsailean hartuko du erretiroa.

Iosu Zabalak Kooperatiba eta ikerketa arloa gertutik ezagutzen du eta baita ikerketa arloa ere. MU ere barrutik bizi izan du eta horrek bultzatu du errektore kontseilua erabakia hartzera.

Curriculum-a

Donostiako EUITn Ingeniaritza Teknikoko ikasketak egin zituen eta ondoren Paul Sabatier unibertsitatean jarraitu zuen ikasten, Okzitaniako Tolosan. Lehendabizi Elektronika, Elektroteknia eta Automatikan Maitrise titulua lortu arte eta, ondoren, Diplôme d’Etudes Approfondies eskuratu arte. Unibertsitateko Elektronika, Elektroteknia eta Automatikako doktorea da, Industria Ingeniaritzako eta Doktore tituluak Estatuan baliozkotuta.

Bere zeregin profesionalak oso lotura estua izan du kooperatiben munduarekin, bereziki teknologiaren, ikerketaren eta kudeaketaren arloetan. Horrenbestez, Robotikako Departamentuko burua (1978-85) eta Diseinu eta Produkzioko Teknologien Dibisioko zuzendaria (1986-99) izan zen Ikerlan teknologi zentroan, eta ondoren Fagor Etxetresna Elektrikoetan jarraitu du bere ibilbide profesionala, Negozioko gerente lanetan. Mondragon Unibertsitateko Komite Akademikoan ere parte hartu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak