Debagoieneko autobusen zerbitzua irailean indartuko dute

Maialen Gonzalez 2006ko uzt. 13a, 17:18
Irailaren 1etik aurrera hasiko da abian zerbitzu berria. Hala, Debagoiena eta Urola Garaiaren arteko komunikazioa erraztuko da.

Debagoieneko Mankomunitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pesa konpainiaren akordio honen helburua, erabiltzaileei autobus zerbitzu hobea eskaintzea da, lineak hobetuz. Adibidez, orain Oñatitik Zumarragara lauzpabost autobus abiatzen dira; irailetik aurrera, 10 bat izango dira. Horrela, Zumarragatik Donostiara joateko trena hartu nahi dutenek, ordu laurden itxoin beharko dute tren geltokian.

Horrez gain, Eskoriatza-Eibar eta Eskoriatza-Bergara ibilbideak indartu egingo dituzte, baita Donostiara doana ere. Izan ere, autobidetik joango da autobusa, bidaiaren iraupena murriztuz.

Ibilbide zirkular berria

Bestalde, ibilbide zirkular berria sortuko dute. Zerbitzu berri hau Bergaratik irten eta Bergaran bertan amaituko da, Antzuola, Zumarraga, Legazpi eta Oñatitik pasatu ondoren. Zerbitzu honen bitartez, erabiltzaileek ordu eta erdiro izango dituzte eskura autobusak, goizetik arratsalde parteraino.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak