Konponbide demokratikorako bidean prozesu berria abian da

Goiena 2006ko uzt. 7a, 14:51
Guztiok gara giltza lelopean ibarreko hainbat herritako Askatasunako kideek agerraldia egin dute asteon. Azken gertaeren aurrean kezka azaltzeaz gain, Askatasunak bultzatutako konponbide prozesuarendako berme demokratikoak definitzeko prozesua aztertu nahi dutela azaldu zuten.

Salatu zuten egoera ez demokratiko batean gaudela eta horretarako zenbait adibide eman zituzten: ekaineko polizia operazioa, 18/98 eta beste epaiketak, errepideetako kontrolak, polizien presentzia, manifestazioen debekuak eta mugak, espetxe politikan aldaketarik eza, iheslarien aurkako erasoak, eta Arrasaten ekainaren 23an apartheida salatzen ari ziren herritarrei emandako jipoiak".

Konponbide mahaia

Konponbide mahaia abian jarri behar dela esan zuten, "baina paraleloan guztiz beharrezkoa dugu gutxiengo baldintza demokratikoak ezartzea euskal jendarte osoarendako. Horiek ukatzen badira konponbide prozesu osoa ukatzen da". Horretarako, Guztiok Gara Giltza prozesua ipiniko dute abian. Azpimarratu dute herritarren partehartzea ezinbestekoa dela eta herri mugimendutik egindako ekarpen modura ulertu behar dela.

Euskal Herrian 150 herri batzar egingo dira eta hiru punturen gaineko gogoeta egin ostean, ondorioak udazkenean azalduko dituzte. Prozesua hiru ataletan banatu dute: "Eztabaidetan prozesua bera kokatu ostean, konponbiderako gako politikoak aztertuko dituzte eta baita gako demokratikoak ere: prozesua baztertzailea ez izatea; estatuek errepresioa etetea; oinarrizko askatasun demokratikoen errespetua, eta biolentzia guztiak desagertzea.

Ibarreko bilerak

Oñati Uztailaren 7a: 22:30 Arrano elkartea

Arrasate Uztailaren 13a: 19:00 Kultur etxea

Aretxabaleta Uztailaren 18a: 19:00 Lokal soziala

Arrasate Uztailaren 20a: 19:00 Arrano elkartea

Beste herrietan data finkatu barik dago, baina egingo dira batzarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak