Hala, elkartea sortu duten hiru erakundeekin batera jardungo dute Debagoieneko Mankomunitateak, Debabarrenako Ekonomiaren Garapenerako Elkarteak, Oarsoaldeako Eskualdearen Garapenerako Agentziaak eta Irungo Udalak.
Zerbitzuak koordinatzea eta plangintzak egitea helburu
Foru Aldundiak bidalitako prentsa oharraren arabera, elkarte horren zeregina izango da garraio publikoak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinak koordinatzea eta horien araberako plangintzak egitea, hala nola: tarifak zehaztuko ditu eta garraio publikoak dituzten gainerako elkarteekin lan egingo du, Renferekin, adibidez.
Kapitala
Elkarte berriak abiatzeko 300.000 euroko kapitala izango duela hitzartu zuten. Elkarteko kideek, hala ere, ez dute parte-hartze bera izango:
- Gipuzkoako Diputazioak %46ko parte-hartzea izango du (138.000 euro jarriko ditu),
- Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udalak %8koa izango dute bakoitzak (instituzio bakoitzak 45.000 euro jarri beharko ditu) eta,
- Irungo Udalak, Debagoieneko mankomunitateak, Debabarreneko Ekonomiaren Garapenerako Elkarteak eta Oarsoaldeako Eskualdearen Garapenerako Agentziak %6ko parte-hartzea izango luke bakoitzak, hots, 18.000 euroko ekarpena egin beharko luke entitate bakoitzak.