Sharon Stonerrek diskoa aurkeztu du Bilbon

Iker Barandiaran 2006ko uzt. 6a, 15:02
Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute Hiru mila bira diskoa jendaurrean. Disko hori da Danbaka I. Debagoieneko Musika Lehiaketaren sariaren emaitza.

Denbora dezente itxaron behar izan dugu Oñatiko Sharon Stoner taldearen diskoa kalean ikusteko. Baina itxaronaldiak merezi izan du. Hala diogu lanaren emaitza ikusita, eta Oñatiko hirukotea egunetik egunera jasotzen dabilen onespena ikusita.

Aurkezpena Bilbon

Hiru mila bira izena jarri diote estreinako lanari eta hamaika kantuz osatuta dago. Orain dela gutxi Oñatiko taberna baten aurkeztu zuten lagun artean. Gaur, berriz, Bilboko Kafe Antzokian hedabideei zuzendutako prentsaurrekoa egin dute Gaztelupeko Hotsak eta Goienaren laguntzarekin.

Han izan dira taldeko Iñigo Ibarrondo, Mikel Zarketa eta Egoitz Olalde; eta Gaztelupeko eta Goienako ordezkariak.

Elkarrizketa

Iñigo Ibarrondo taldeko partaideari elkarrizketa egin genion atzo, hilak 5. Danbaka.com -en duzue elkarrizketa osoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak