Datorren ikasturtean zazpi master gehiago eskainiko ditu MUk

Goiena 2006ko uzt. 6a, 10:01
Eskaintza berri horrekin, guztira, lau doktoretza eta 25 master eta ikastaro eskainiko dituzte MUn 2006-2007 ikasturtean. Master eta ikastaro horietatik 18k titulazio propioa dute eta gainerako zazpiek ofiziala. Ingeniari, enpresa, hezkuntza eta ekonomiako titulazioak dira, eta goi mailako hezkuntza sistema europarraren printzipioak jarraitzen dituzte guztiek.

Ikasle kopurua, gora

Ikasle kopurua, gora

Azken urteetan, Mondragon Unibertsitateko gradu-ondoko ikasle kopuruak nabarmen egin du gora: 2000-2001 ikasturtean 245 izatetik 429 izatera pasa dira egun; igoera %75ekoa izan da, beraz.

Helburuak: espezializazioa eta garapen profesionala

Tituludun gazteen eta area ezberdinetan lanean diharduten profesionalen espezializazioa eta garapen profesionala dituzte helburu MUko gradu-ondoko titulazioek, eta enpresa eta hezkuntza munduekin zerikusia duten joera berriak ezagutzea ahalbidetzen dute.

Lan-mundurako irtenbidea

Eusko Jaurlaritzako Egailan elkarteak iaz emandako datuen arabera, unibertsitate honetako ikasleen laneratzea %98,2koa da. Hala jasotzen du 2001eko promozioari buruzko azterketaren txostenak. MUko arduradunen hitzetan, datu horrek agerian uzten du, batetik, unibertsitatearen eta enpresen arteko lotura estua eta, bestetik, lan mundura egokitzeko egiten den etengabeko ahalegina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak