Nasmastarraren apunteak: Goiena.net-eko blog berria

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 28a

Asel Luzarraga izeneko gaztea da komunitateko blogari berria. Besteak beste, musikaz, literaturaz, software libreaz, gizarteaz, eta bidaiez arituko da blogean. "Hausnarketa zirikatzaileak" egingo ditu.

"Hainbat aurpegitako puzzle osatugabea". Horrelaxe aurkeztu du bere burua Aselek: "Zorionez, gehienentzat ez naiz inor. Zorionez, diot, inor ez izateak askatasun askoz handiagoa ematen duelako nahi duzunaz idazteko, baten batek zutaz espero dezakeenari ezaxolati."

Asel ezagutu nahi duzuenok bisitatu bere bloga, Nasmastarraren apunteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak