Eta, espedizioaren berri emateko sortu duten blogean egin dute hori.
Espedizioak joan den asteburuan hasi zuen Gasherbrum II (8.036 metro) mendia helburu duen bidaia, eta Islamabadetik idatzi dituzte azken lerroak. Esaten dutenez, ondo egin dute bidaia: Atzerapen dezenterekin baina azkenean iritsi gara Islamabadera. Bidaian lo egin dugu, primeran, eta iritsitakoan esperotakoa: goizeko zortziak izan arren 30 gradu. Bat batean, baina, Oier kantuan hasi eta zerua ilundu egin da. Derrepentean ekaitza sartu eta kazkabarra botatu du; ea freskatzen duen....
Dagoeneko Islamabad atzean utzi eta mendi aldera egin dute ibarreko eta Urretxuko lagunek. Berri gehiago, euren blogean.