Bi istripuk zirkulazioa oztopatu dute

Maider Arregi 2006ko ekainaren 20a

Lehen istripua Elorregin, Bergarako norabidean gertatu da. Bigarrena, berriz, Leintz Gatzagan. Zorionez ez da zauriturik izan. Hala ere, auto ilarak daude.

Elorregiko istripua

Elorregiko istripua

10:05 aldera, kamioi batek artaziarena egin du. Ondorioz, gurutzatuta geratu da eta zirkulazioa eten dute Bergararako noranzkoan. Hala ere, kamioia errepidetik atera dute eta orain dela gutxi zabaldu dute errepidea. Auto ilarak daude oraindik gune horretan.

Leintz Gatzagako istripua

10:10 aldera gertatu da istripua. Bi autok talka egin dute baina zorionez ez da inor zauritu. Auto ilarak daude oraindik gune horretan, beraz, kontuz gidatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak