Lagun ugari elkartu ziren ikasturte bukaerako kirol egokituaren jaian

A.G. 2006ko ekainaren 19a

Bailara osoko 40 laguneko taldea elkartu zen Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Ezindu fisikoei zein adimen urritasuna duen jendeari egokitutako jaia da. Zapatuan eslaloma, boccioa, badmintona eta beste zenbait kirol egin zituzten.

Bailaran kirola egiteko eskaintza zabala

Bailaran kirola egiteko eskaintza zabala

Debagoieneko Mankomunitateak antolatutako jaia izan zen. Labegaraietan zeuden begiraleen esanetan, Debagoienak aukera zabala eskaintzen du nolabaiteko urritasuna duen jendeak kirola egiteko. 12 urte daramatza Mankomunitateak kirol egokitutako jarduerak antolatzen.

Hala, Dordoka elkartearen bidez, lehiaketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dute kirolariek. Dordoka elkarteak hiru egoitza ditu Gipuzkoan: Donostian, Zumarraga-Urretxun eta Bergaran.

Urritasun ezberdinak

Kirol egokitua, pertsonen urritasunaren arabera, hiru talde ezberdinetan banatzen da: urritasun fisikoa duen jendea, adimen urritasuna dutenak eta urritasun sentsoriala dutenak. Azken talde horretan itsuak, gorrak... daude. Hala ere, urritasun sentsoriala duen jendeari egokitutako kirol jarduera oso gutxi antolatzen omen dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak