Berriketan egitasmoak bloga du Goiena.net-en

Usoa Agirre 2006ko ekainaren 15a

Beste herri askotan bezala, Bergaran ere, euskararen erabilera bultzatu eta euskara ikasten dabiltzanei aukera berriak eskaini nahian Berriketan egitasmoa jarri zuten abian. Orain, egitasmoaren berri Internetez emateko bloga jarri dute abian.

Jardun Euskara Elkarteak euskara ikasi eta erabiltzeko arazoa duten pertsonen esfortzua baloratu eta bultzada eman nahian, Bergarako Udala, Udal Euskaltegia eta Akulu Aek euskaltegiarekin batera abiarazi zuen egitasmoa duela hilabete batzuk. Berriketan bloga egitasmo horren jarraipena egiteko tresna da.

Bloga nahi duzu?

Dagoeneko blog askok osatzen dute Goiena.net-eko komunitatea. Zuk ere bat nahi baduzu jarri gurekin harremanetan helbide honetara mezua bidaliz: webmaster@goiena.com Esango dizugu zer egin behar duzun. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak