Udaero: gazteendako udako ekintzak

Usoa Agirre 2006ko eka. 6a, 10:17
Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztelekuek udarako 12-16 urte bitarteko gazteentzako eskaintza zabaldu dute. Uztaileko lehenengo hiru asteetan izango dira ekintza guztiak eta aukera egongo da ekintza batean edo guztietan izena emateko.

Ekintza guztietan izena emanez gero, %10eko deskontua egongo da.

Izena emateko epea ekainaren 19an amaituko da.

Izena emateko lekuak:

  • Eskoriatza eta Aretxabaletako gaztelekuetan asteburuetan
  • Gazteria Zerbitzuetan:
    • Astelehen eta asteazkenetan: 9:30-13:30 / 14:30-17:30 (Aretxabaletan)
    • Astearte eta ostegunetan: 9:30-13:30 / 14:30-17:30 (Eskoriatzan)

Harremanetarako: 943 795 446 / 605 708 946

Ekintzak:

  • Uztailaren 4an: Surf ikastaroa Zarautzen: 10 euro. Plaza mugatuak

  • Uztailaren 5ean: Bizikleta irteera Urkulura
  • Uztailaren 6an: Gamarrara irteera eta afaria. 5 euro
  • Uztailaren 11n: Landara irteera
  • Uztailaren 12an: Eskalada ikastaroa
  • Uztailaren 13an: Zaldi ibilaldia Gopegin. 10 euro
  • Uztailaren 18,19 eta 20an: irteera Gorlizera kanpinean. Ekintza bereziak, gaubelak, hondartzak... 50 euro

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak