Nekazaritzarako ideia eta proiektu berritzaileen sariketa deitu dute

A.G. 2006ko ekainaren 5a

Deba Garaia Elkarteak deitu du ideia eta proiektu berritzaileen hirugarren sariketa. Betebeharrak dira, besteak beste, proiektua Debagoienean garatzeko modukoa izatea eta Debagoienean gauzatu gabekoa izatea. Proiektuon aurkezpen epea irailaren 22an amaituko da.

Landa Garapenerako Elkarteak landa eremuko identitate eta bizi kalitatearen alde lan egitea du helburu, eta, horretarako, nekazaritza arloarekin zein landa garapenarekin zerikusia duten ekimenak suspertu eta garatzen ditu.

Informazio gehiago Deba Garaia Elkartean (943 76 25 47).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak