Besteak beste, Valeria Guglietti argentinarra (No toquen mis manos ikuskizunarekin), Salamancako La Chana Teatro (Entre diluvios), Teatro Urgente madrildarrak (Historias para un desván), Fadunito katalanak (La gran familia), Teatro Dejavu (Israeldik eta Venezuelatik Pin ups lana ekarriko dute) edota Tarragonako Pa Sucat taldea (Maravillas de Oriente) etorriko dira. Kukubiltxo izango da beste gonbidatuetako bat. Kukubel lana eskainiko dute ekainaren 17an eguerdian, kalean.
Hain zuzen ere, Novedades eta Zabalotegiko aretoa itxita, emanaldiak kalean, gaztetxean eta Pol-Polen izango dira Mostraren zortzigarren ekitaldian.
Animazio filmak inaugurazioan
Esan bezala, Mostra ekainaren 15ean irekiko dute, Aroztegi aretoan, 20:00etan. Aurkezpen ekitaldiaren ondoren, Lleidako Animac jaialdiko animazio filmak eskainiko dituzte. Era berean, Stopmotion, cine y marionetas erakusketa jarriko dute Aroztegin.