Larrabetzu.org blog komunitatea aurkeztuko dute Patxi Gaztelumendi eta Sergio blogariek. Guztia antolatzeko wiki bat ere sortu dute. Egitarau zabala prestatu dute gainera. Hori Bai Gaztetxean wifi konexioa egongo da ordenagailu eramangarria dutenentzako.
Egitaraua
Iluntzeko 20:00etatik aurrera honako hau izango da egitaraua:
- Larrabetzu.org blog komunitatearen aurkezpena.
- Blogak eta herri txikiak solasaldia.
- Gaztetxeak eta Internet esperientzien kontaketa.
- Euskal blogosferatik sortutako ekimen berrien aurkezpena.
- Musika eta garagardoak...