Boluntarioak behar dituzte zapatuan egingo duten triatloian laguntzeko

Xabier Urtzelai 2006ko mai. 31a, 11:39
Zapatu arratsaldean egingo du Antxintxika Debagoiena Triatloi Taldeak bosgarren triatloia. Atzo arratsaldean egin zuten Mendigoia hotelean aurkezpena eta taldeko zuzendaritzako kide Jose Mari Barrenak eta Aitor Rementeriak azpimarratu zuten lasterketarako laguntzaileak behar dituztela.

Egunean bertan 180 lagun inguru ibiliko dira laguntzaile lanetan, baina oraindik ez dute bidegurutzeak zaintzeko adina jende. Badakite probarako lortuko dutela jendea erakartzea, baina laguntzeko prest dagoena esku zabalik hartuko dutela azpimarratu zuten. Horretarako, klik egin hemen

Berrehun lasterkari

Oraindik badago izena emateko aukera. Federatuta ez daudenek gaur dute azken eguna, aseguru berezia egin behar zaie-eta. Hala, antolatzaileek aurreikusten dute 200 lagun inguru elkartuko direla aurten ere.

Urtero moduan, Urkuluko uretan egingo dituzte 1.500 metroak igeri. Bizikleta hartuko dute gero, eta Urkulutik Arrasatera jaitsi eta Epele igo eta gero, berriro egingo dute atzera, Muxibar inguruan obretan dabiltza-eta. Hori da aurtengo berritasunetako bat, bizikletako ibilbidea aldatu egin behar izan dutela. Epele igo eta jaitsita, berriro ere saihesbidea hartu, eta Takolotik Aramaio aldera egingo dute, aurreko urteotako ibilbidearekin jarraitzeko: Aramaio, Zabola, Untzilla eta Aretxabaleta.

Arrasatera iritsita, bizikletak alde batera utzi eta atletek Arrasateko kaleetan zehar egingo dituzte azken hamar kilometroak korrika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak