Pruden Gartzia. Oñatin jaioa (1964). Filosofia eta Letretan doktorea. Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiko Zuzendaria. Euskaltzaindiaren Azkue Liburutegiaren Batzordeko Idazkaria.
Eneko Oregi. Bergaran jaioa (1953). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Itzulpen Zerbitzuko Burua.
Idazle ugari
Oso pertsona ezagunak dira euskaltzain urgazle berrietako batzuk, hala nola Andoni Egaña bertsolaria, zerrendako zazpi idazleak -Ur Apalategi, Iñigo Aranbarri, Aingeru Epaltza, Joxemari Iturralde, Felipe Juaristi, Miren Agur Meabe eta Laura Mintegi- edo hiru irrati zuzendariak: Dorleta Alberdi, Bizkaia Irratikoa; Mikel Bujanda, Euskalerria Irratikoa; eta Odile Kruzeta, Euskadi Irratikoa.
Horiekin batera, unibertsitateko nahiz euskaltegietako irakasleak, zientzia alorreko adituak, itzultzaileak, kazetariak, artxibistika arloko profesionalak, onomastika eta exonomastika arloko adituak eta hezkuntza arloko langileak daude 35 euskaltzain urgazle berrien artean.