Boluntarioak behar dituzte gobernuz kanpoko erakundeek

A.G. 2006ko maiatzaren 30a

Debagoieneko gobernuz kanpoko erakundeek euren eguneroko lanekin laguntzeko gertu dauden boluntarioak behar dituzte, eta horretarako deia zabaldu dute.

Hainbat motatako lanekin behar dute laguntza: ekitaldiak, azokak, tailerrak... antolatzeko, Harreman Dendan egoteko, eta beste hainbat. GKEetan interesa dutenek parte hartzeko moduen gaineko informazio gehiago eskuratzeko aukera izango dute.

Debagoienean 11 GKE daude, eta 53 lagun ari da. Eurekin kontaktuan jartzeko helbidea hau da: harremandenda@yahoo.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak