Proba 07:00etan hasi zen eta partaideek honako distantziak egin behar izan zituzten: 3.800 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta, azkenik, maratoia, 42 kilometro korrika.
Mila lagun aritu ziren lehian eta Debagoieneko partaideei dagokienez, Joseba Blazquez izan zen onena, 11 ordu eta 52 minutuko denborarekin; Aitor Rementeriak 11 ordu eta 54 minutu behar izan zituen; Argider Isastik 12 ordu eta 6 minutu eta Martin Odriozolak 12 ordu eta 30 minutu.
Ibilbide gogorrari eta haize indartsuari aurre egin behar izan zioten