Herri plataformek apartheid egoera salatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mai. 25a, 11:21
Gaur dira hiru urte azken udal hauteskundeak egin zituztela. Eurei dagozkien karguak bueltatzea eskatu dute. Iluntzerako, kontzentrazioak deitu dituzte herri guztietan.

Hiru urte dira gaur, eguena, azken udal hauteskundeak egin zituztela eta Debagoieneko herri plataforma ilegalizatuen hautetsiek apartheid egoera salatu dute prentsa aurrean. Prozesu demokratikoa martxan jarriko lukeen ekarpena, euren karguak hartu zituztenak, eskualdean 21, dimititzea eta aulkiak eurei bueltatzea izango litzatekeela esan zuten.

Balantze ezkorra

Debagoieneko herri plataforma ilegalizatuek hiru urte hauetako balantze ezkorra egin dute. Horren adibide batzuk dira: AHTren inposaketa, hiltegiari buruz Mankomunitateak egin duen politika, zerga gehienen etengabeko igoera, Udalatx harrobiaren sekretismoa, Bergaran dagoen kirol eta kultura azpiegitura falta, Eskoriatzan autobidearen inguruan sortuta afera edo Oñatin Lurdes Idoiaga izendatzea alkate.

Egoera zuzentzeko eskaerak

Egoera zuzentzeko bi eskaera nagusi hauek egin dituzte: alderdien legea derogatzen ez den heinean euren karguak ordezkatzen dituzten pertsonak dimititzea eta LOERGaren 182.2 artikuluak ahalbideratzen duen prozedimendua erabiliz, udaletan herriak erabakitako ordezkaritza berreskuratzea. Hori berreskuratuz, egungo prozesu politikoari lagutzea.

Kale agerraldiak iluntzean

Azken hiru urte hauetako egoera salatzeko, kale agerraldiak deitu dituzte gaur iluntzerako eskualdeko herri guztietan, udaletxe aurrean:

  • Aretxabaletan, Oñatin, Bergaran, Antzuolan eta Elgetan 19:00etan
  • Eskoriatzan eta Arrasaten, 19:00etan

Hilabete honetako osoko bilkuretan, gai hau jasotzen duen mozioa aurkeztuko dute udal ezberdinetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak