Lau oñatiar Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Irati Agirreazaldegi 2006ko mai. 22a, 13:35
Egubakoitzean jokatu zen Eskoriatzan, Arizmendi ikastolako Almen gunean, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. Idatzizkoa lehenengo eta bat-batekoa gero.

Idatzizkoan 450 neska-mutilek hartu zuten parte ibarreko ikastetxeetatik joandakoak batzuek eta beste zenbait ikastolatako ordezkariak ere han ziren.

Ondoren, bat-bateko saioa entzuteko aukera ere izan zen. Txikien mailan talde bakarrak hartu zuen parte, Elgoibar ikastolakoak, hain zuzen ere.

Nagusien mailan

Nagusietan, 14 urtetik 18ra bitartekoetan, bederatzi lagun ziren; tartean baita lau oñatiar ere: Beñat Alberdi, Egoitz Atxaga, Iñaki Igartua eta Guren Zumalde. Txapelketan lehen urtea dutela kontuan hartuta taula gainean lasai azaldu ziren oñatiarrak.

Hurrengo kanporaketa egubakoitzean izango da Urretxun eta finala ekainaren 2an Oiartzunen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak