Bihar, martitzena, batuko dute landa inguruetako plastikoa

Usoa Agirre 2006ko maiatzaren 22a

Bihar, martitzena, batuko du Debagoieneko Landa Garapenen Elkarteak baserri inguruetan sortutako plastikoa. Ohiko ordu eta lekuetan laga beharko da.

Batuko duten plastiko da:

  • siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza,
  • belar boletan erabiltzen den plastiko beltza,
  • berotegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza eta
  • berotegiko plastiko zuria.

Plastikozko soka beltzak ez dituzte batuko.

Bilketa lekuak

Eskoriatza

  • Zarimutzeko bidekurutzean. Aretxabaleta
  • Lausita, Izurieta bidekurutzetik 100 m-tara.
  • Bañuetxe, Mendiolako bide parean.
  • Oroko bidekurutzean.

Antzuola

  • Supide azpikaldeko aparkalekuan.

Oñati

  • Zanartu, Zuazola inguruan.
  • Murgialdai, Asentsio ermitan.
  • Olabarrieta, autobus geltokian.
  • Eteo, atzekaldean.

Bergara

  • Ugarrixa, granja parean.
  • Muinondo, trenbide ondoan.
  • San Juan auzoko eliza aurreko Plazan.

Bilketa lekuren bat aldatzea nahi izanez gero 943 76 25 47 telefonora zenbakira dei daiteke. Hurrengo plastiko batze eguna uztailaren 18a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak