AZK enpresak eta MUk "Branding" edo markaren kudeaketari buruzko jardunaldia antolatu dute

Usoa Agirre 2006ko maiatzaren 17a

Markaren kudeaketaren inguruan enpresak sentsibilizatzea eta ingurune global honetan markak duen garrantziaz hausnarketa egiteko Branding edo Markaren Kudeaketari buruzko Jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK Komunikazioa enpresak, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Jardunaldia gaur, maiatzak 17, izango da Donostiako Kursaal Jauregian.

Jardunaldiaren helburua marka aktibo estrategiko bezala kudeatu beharraz sentsibilizatzea da eta, egunean zehar, partaideek brandinaren inguruan hainbat exenplu praktiko eta joera berriak ezagutzeko parada izango dute.

Goiz eta arratsaldez

Goizez, Brandmapeko zuzendaria den Ramon Ollék, Fagorreko Brand Plannerra, Elena Goirizelaia, Iñaki Goikoetxeak, ABB Niessen-eko Patxi Rekondok, Kursaaleko Jose Miguel Ayerzak, Ternuako gerentea, Esteban Uribesalgok eta Borja Osés abokatuak hartuko dute parte.

Eta arratsaldez, Tomas Camarero, Foco Filosofias de Marcako zuzendariak, workshop kontzeptual eta praktikoa gidatuko du. Jardunaldiaren egitarau osoa eta inskripzioa egiteko orria Brandingaquiyahora webgunean aurki dezakezu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak