XIV. Gipuzkoako Industria Sariak: SEIN eta Orni enpresak saritu dituzte

Maider Arregi 2006ko mai. 12a, 17:52
Gaur, maiatzak 12, banatu dira Gipuzkoako industria sariak Donostian. Sarituen artean Bergarako Ornik eta Arrasateko Memesa enpresak osatzen duen SEIN taldea saritu dituzte.

Orni Taldea

Orni Taldea

"Gipuzkoako Enpresa Txikien eta Ertainen" saria jaso du. Hala, Ornik merkatuko egoera berrira egokitzeko izan duen ikuspegia eta egindako ahalegin berritzailea ezagutarazi nahi izan da. Izan ere,eskulana merka den herrialdeekin lehiatzeko, beraien betiko produktuei robotika eta ikusmen artifiziala gehitu dizkiote.

SEIN Taldea

"Enpresarentzako Zerbitzu-Enpresarentzako" saria eman diote SEIN taldeari. Abiarazi duen ereduzko ekimena baloratu dute. Etxeberria Memesa (Arrasate), Almacenes (Azpeitia) eta Lausa (Abadiño) enpresek bat egin eta talde hori osatzea erabaki zuten. Hala, beren bezero nagusiek beharrezkotzat jotzen zuten zerbitzu eskaintza eman ahal izateko eta konkurrentziaren aurrean ahul ez geratzeko.

Enpresaburu saria

Aurtengo "enpresaburu saria" JEMAko Jesus Mari Agirrek jaso du. Berrikuntzaren alde egindako ahalegina baloratu du Gipuzkoako Bazkundeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak