CIMek urrezko Q ziurtagiria jasoko du

Maider Arregi 2006ko maiatzaren 4a

Ziurtagiria maiatzaren 8an, astelehenean, emango diote CIM Hizkuntza Akademiari. Arrasateko egoitza nagusian izango da 10:30ean. Ana Agirre Industria Sailburuak emango dio Urrezko Q-a CIMi.

Ekitaldiaren helburu nagusia, talde lorpenak pertsona guztiei aitortzea da. Hainbat lagun bilduko dira bertara. Besteak beste, CIMeko langileak eta MCCko, Euskaliteko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak.

CIM Hizkuntza Aakademia

Gaur egun, bost zentro ditu: bata Arrasaten, egoitza nagusi moduan, eta gainerakoak Oñatin, Gasteizen, Donostian eta Bilbon. 140 langileko taldea dauka CIMek eta 5.000 ikasletik gora. Ingelesezko Cambridge azterketetarako eta euskarazko hizkuntza eskakizunetarako prestatzen ditu ikasleak, eta, era beran, enpresa mundurako hizkuntza gaitasunerako egitasmoak lantzen ditu. Itzulpen eta interpretazio saila ere badauka, eta 40 hizkuntza baino gehiagoko itzulpen zerbitzua eskaintzen du.

CIMek, 1997. urtean ekin zion kalitatearekiko konpromisozko bideari. Urte horretan, hain justu, Euskaliten trebakuntza programa batean eman zuen izena, eta 2003. urtean Zilarrezko Q eta iaz Urrezko Q sariak eskuratu ditu. Hala, bere sektorean sari hori eskuratu duen lehen enpresa da, baita bakarra ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak