Familia gehiago behar ditu Nubi elkarteak

Maider Arregi 2006ko mai. 2a, 11:02
"Oporrak Bakean" programa martxan da joan den otsaila geroztik. Hala ere, Nubi elkarteak familia gehiago behar ditu. Programa, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatira zabaldu dute, izan ere familiak behar dituzte ibarreko herri hauetan.

Datorren uztaila eta abuztuan etorriko dira haur sahararrak Euskal Herrira. Frente Polisario eta Nubi Elkarteko kideak familiak topatzen hari dira. Zenbait familia azaldu dira baina gehiago behar dituzte.

Nubi Elkartea:

Interesatuek deitu ondorengo telefonoetara:

685724816

685724817

685724818

Programaren helburuak

  • Oporrei begira, haurrek aukera izatea ondo pasatzeko eta liburuetan bakarrik ikusi izan dituzten hainbat errealitate ezagutzeko.

  • Osasun aldetik, ume bakoitzari azterketa medikoa egitea, eta behar izanez gero tratamendua ematea.
  • Elikadura aldetik, bi hilabetetan elikadura gabeziei aurre egitea.
  • 1975etik errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren sahararren egoeraren berri jakitea eta Sahararen eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak