Asteon hasiko dira Mundumira jaialdiari lotutako erakusketak

A.G. 2006ko maiatzaren 2a

Oñatin egingo dute aurten Mundumira, munduko kulturen festa. Maiatzaren 26an, 27an eta 28an izango da, baina asteon hasiko dira, dagoeneko, jaialdiarekin lotutako ekitaldiak.

Gaur hasi eta hilaren 14ra arte Sahara: 30 urte justizia eskatzen izeneko argazki erakusketa egongo da ikusgai Elgetako Espaloian (Oñatiko kultura etxean hilaren 15etik 28ra jarriko dute).

Era berean, Gatzagan Nairobitarrak izeneko erakusketa egongo da ikusgai gaurtik hilaren 7ra arte; Aretxabaletan, hilaren 8tik 14ra; Eskoriatzan, 15etik 21era; eta Oñatin, 22tik 28ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak