Erre-zitalak, Goiena.net-eko blog berria

Usoa Agirre 2006ko apirilaren 26a

Blog pertsonal berri bat dugu Goiena.net-eko komunitatean. Ibar Ziordi da blogariaren izena eta euskaraz, musikaz eta egunerokoaz idatziko du deustuar honek.

Honela aurkeztu du bere burua Ibar Ziordik: Euskal Filologiako ikaslea naukazuela. Hogeita bat urte dira Deustuan jaio nintzela. Jaiotzaz aparteko beste leku batean landatu nituen tomateak eta gaur egun bihotza erdibituta daukat. (...) Bein euskalduna nintzela ulertu nuen eta berari eskaini nion musurik ederrena. Euskalduna izatearen konpromiso horrek bultzatzen nau euskeraz idaztera, hizkuntza zabaltzera eta filologian aritzera.

Filologiako ikasle gazte honen idatziak irakurri nahi izanez gero, hemen duzu helbidea: www.goiena.net/blogak/erre-zitalak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak